Atal honetan futboleko botak aurkituko dituzue, prezio eta gama desberdinetakoak. Hemen aurkituko dituzuen botak ez dira nike etxekoak bakarrik izango. Hauek aurkituko dituzue, Nike Vapor, Nike Superfly, Nike Phantom, Adidas Predator, Adidas Copa…

Modelo hau nike etxekoak dira, Nike vapor hain zuzen ere. Bota modelo hau urteetan zehar aldatzen joan da, nahiz eta beraien oinarria beti nahiko antzekoa izan. Bota hauen ezaugarri nagusiena, beraien pisua da, oso gutxi pisatzen dute futbolista azkarrentzat eginda daudelako. Gainera kolore askotan dituzue. Prezioa 270$.
Bota hauek, nike superfly izena dute, eta vapor-ak bezalakoak dira , baina desberdintasun bat dute, galtzetin moduko bat dute, orkatila hobeto eusteko eta korrika zoazenean frenatzerakoan ez irristatzeko. Beste alde batetik, bota hauek ere futbolista azkarrentzat daude eginda eta pertsonalizatzeko orduan nahi dituzuen kolore guztiaj jarri ahal dizkiozue. Prezioa 290$.
Oso bota onak dira generalki. Tradizionala eta modernoa nahasten dituelako, larruzko bota bat da baina oraingo teknologia du. Tradizionalagoa izateko lokarriak jarri ahal zaizkio. Bota hauek zure hanka guztiz inguratzen dute, ondo estutzen dute, beraz lokarriak ez dira arazo bat, nahiz eta lokarriekin gutxiago balio izan. Lokarriekin, 160$ dira, baina lokarri gabe 200$ igotzen da prezioa.
Oso bota erosoak dira. Azkenak atera diren modeloa dira, beraz teknologi berriak dituzte. Oso bota arinak dira eta botaren azalean dituen patroi horrek baloia gure hankari pegatuta eramaten lagunduko digu eta futbol zelaia bustita dagoenean baloia ez irristatzen. Bi modelo daude, galtzetinarekin eta gabe. Prezioa, 175$ ingurukoa da.
Bota hauek futbolari azkarrentzat daude eginda, merkatuan dauden bota modelo arinenak direlako. Ez dute pisurik eta jantzita dituzunean ezer gabe joango bazinateke bezala sentituko zara. Modelo honeta ere bi mota ditugu, lokarriekin eta gabe, baina lokarri gabe nahi baditugu gehiago ordaindu beharko dugu. Prezioa, 160$ inguruan.
Zer esan bota hauetaz, modelorik tradizionalena da. Bota dena larruz eginda dugu, eta horrek baloia hobeto sentitzen lagunduko digu. Takoak borobil forma dute, eta horrek asko lagunduko digu azkarrago mugitzerako orduan, bota ez delako balarrean geratuko. Modelo hau bakarra da eta kolore honeta bakarrik aurkitu ahal izango dugu. Prezioa 160$.

Adidas Nemeziz botak dira hauek. Lokarriak ez dituzte, baina nahi izanez gero jarri ahal zaizkio, eta gainera gutxiago balio dute. Takoen forma borobila da, gorputza giratzerakoan errazago mugitzeko eta lesiorik ez izateko. Prezioa 280$
Bota hauek nike etxeko klasiko batzuk dira. Hasieratik dute modelo hau nahiz eta uretak pasa ahala teknologia hobeak txertatu eta bota hobetzen joan . Botaren materiala larrua da. Oso material ona da, baloia gehiago sentitzen lagunduko dizuelako beste bota batzuekin baino. Prezioa 150$
Bota hauek Puma etxekoak dira. Orain dela gutxi Neymar jokalariak kontratu bat egin zuen Pumarekin eta Pumak bota hauek atera zituek beretzat. oso arinak dira, korrika egitean gutxiago pisatzeko. Nahi duzuen koloretan dituzue. Eta nahi izanez gero larruzkoak ere badituzue. Prezioa 210$.
BACK TO TOP